IKUS-ENTZUN

Saharako zinema zikloa Nafarroako Filmotekan

FiSahara jaialdia 2004an egin zen lehen aldiz. Ekimenaren helburuak Mendebaldeko Saharako errefuxiatuak ahalduntzea, entretenitzea eta ikus-entzunezko prestakuntza ematea, zinema gizartea eraldatzeko tresna gisa erabilita. Eta beste aldetik, nazioarteko komunitatearen arreta erakartzea, babes-egoeran bizi diren gazteak gaitzea, eta azkenik, informatzea eta kontzientziatzea ere.

Hil honetan, Nafarroako Filmotekak ziklo txiki bat abiatu du ostiralero, bertan bizi den egoera islatzen duten hainbat film pantailaratzeko asmoz.
Joan den astean izan zen lehen emanaldia, Soukeina 4400 días de noche (Laura Sipán, 2017) lanarekin. Bihar bertan, hilak 20, labur sorta bat pantailaratuko da: Ana Serna eta Paula Iglesias zuzendarien Solo son peces; En  busca de Tirfas  (Lafdal Mohamed Salem, 2020); Toufa  (Brahim Chagaf, 2020); eta El precio de la  belleza  (Ahmed Mohamed Lamin, 2017).
Datorren astean izango da azken proposamen zinematografikoa Leyuad, un viaje al pozo de los versos (Gonzalo Moure, Brahim Chagaf, Inés G. Aparicio, 2016) lanarekin.

Nafarroako Filmotekak dauzka xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.