BERTSOTAN

Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren azken jaia

Larunbat honetan, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren azken jaia egingo da Agurainen. Urtarrilaren 18tik hasita eta hiru hilabetean zehar bertsogintzan parte hartzea izan du helburu nagusia.

Apirilaren 5ean, Agurainen, bukatuko da 2014ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa. Izaera ezberdina izan du hirugarren edizio honek, hasieratik lau oinarrien gainean diseinatu zen, eta horrelaxe gauzatu da: sailkapenik gabe, autogestionatua, herrikoia eta izaera kolektiboa sustatuz. Bat-bateko 15 taldeek 19 saio antolatu dituzte eta bertan ere idatzizko 18 taldek ere parte hartu dute. 

Apirilaren 5ean Agurainen Kuadrilla artekoan parte hartu duten talde guztiak bilduko dira. Programa polita dator: herrian zehar lau poteo burutuko dira eta bazkal osteko puntuka aritzeko proposamena ere egongo da. Ondoren Gibelurdinek taldeak joko du herriko plazan eta bukatzeko bertso-punk, bertsoa eta punk uztartzen duen ekitaldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button