MUSIKA

“Dantz Point” saio berriak Gipuzkoan

Dantz Point programak sei ekitaldi sakabanatuko ditu Gipuzkoan zehar, zuzenekoaren bidez eta baita formatu digitalean ere. Aurtengo saioetako bat Gipuzkoako lekurik enblematikoenetako batean izango da, Oiartzungo Arditurriko meategietan.

Dantz Point-ak ekintza artistikoak dira, eta espazioa eta musika batzen dira modu berezian, izan ere, musika elektroniko eta abangoardiako saioak egiten dira leku enblematikoetan. Modu horretan bi elementu batzen dira: musika eta ondarea.

Lehen Dantz Point saioan Paolo Solo eta Furoniaren eskutik izango da, eta apirilaren 30ean (larunbata) egingo da, 19:00etan, Lasarte-Oriako Brigiden komentuan. Ondoren, hurrengo ekitaldien datak jakinaraziko dira, Gipuzkoako gune enblematikoetan banatuta.

Aurtengo espazioak hauek dira: Tolosako Zumardi Txikia, Oiartzungo Arditurriko meategiak, Lasarte-Oriako Brigiden komentua edo Donostiako Kursaaleko terrazak. Irun eta Hondarribian ere izango dira ekitaldiak, oraindik zehaztu gabeko guneetan.

Dantz proiektua 2017an jaio zen, eta, ondoren, 2019an, Dantz Point proiektua abian jarri zen. Iaz, Arrasateko Gomestio baserria, Donostiako Chillida-Leku museoa, Aretxabaletako Urkulu urtegia, Zumarragako Antiguako ermita, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museo-baserria, Mutrikuko portua edo Urretxuko industria, besteak beste, izan ziren Dantz Point programetako agertokiak. Parte hartu zuten artistak, besteak beste, Dans, Essan, Loreak, Gela, Nikka, M4 eta Divorce From New York izan ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button