BERTSOTAN

Txapelketakoez aparte, besteak

Txapelketaren lehen saioa badago asteburuan, baina horretaz gain badira beste ehunka saio bertsotan gozatzeko.

Gaurko eguna aproposena izaten da bertso-afariak egiteko. Horrelako bat Iruñeko Duguna Dantza Taldearen egoitzan egingo dute Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin; Zumaian, Aitor Mendiluze eta Jon Maiarekin; eta Elgoibarreko San Migel auzoko frontoian Anjel Mari Peñagarikano eta Julio Sotorekin. Eta Mutrikun, bihar, Sebastian Lizaso eta Jon Maiarekin.

Loiun ere bertso-jaialdia dago gauean, afaririk gabe. Hortxe Igor Elortza, Xabi Paya, Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballesek kantatuko dute.

Biharkoetan ere baduzue non aukeratu. Iruran urteroko bertso-jaialdia egingo dute San Migel plazan eta hara Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña joango dira. Galdakaora Jon Maia eta Unai Iturriaga joango dira bihar; eta Arkaitz Estiballes eta Onintzak Enbeita Plentzian izango dute bertso-bazkaria.

Eta igandean beste horrenbeste. Denak, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button