ESZENA

“Lingua Nabajorum” antzezlana ikusgai gaur Muskizen

Tartean teatrok, Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak, Lingua Nabajorum antzezlana taularatuko du gaur, abenduak 3, Muskizeko Kultur Etxean,18:00etan.

“Euskararen errepasoa egingo dugu hasiera hasieratik, leize-zuloetako gizonengandik, erromatarrekin izandako liskarretatik, eta Orregatik, eta Gerra Zibiletik pasatuta, gaurko egunetaraino, euskara batua sortzen den arte. Horrelako une historikoak hartu ditugu hizpide, euskararen eboluzioa zertan den ikusi ahal izateko, baina mesedez, inork ez gaitzala seriotan har, dena asmakizuna baita” gaineratu du bikoteak.

“Euskaldunak historioan zehar beti bili dira liskarrean kanpokoekin eta euren artean. Gure teoriaren arabera liskarrok sortu eta garatu dute euskara. Gatazka bakoitzari euskararen aldaketa bat dagokio, hortaz euskararen garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bestekoak, beti egongo direlako”, dio bikote teatrero honek.

Euskara sencilloaren manifestoa, Larru Haizetara eta Euskarazetamol antzezlanek izandako arrakastaren ondoren, Tartean/Ez Dok Hiru bikoteatroak bere azken lana aurkeztuko du laster batean, Jokin Oregi zuzendariaren eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button