ARTEA

Jose Luis Moraza artistarekin topaketa egingo dute bihar Montehermoson

Jose Luis Moraza (Gasteiz, 1960) artistarekin batera, Vanesa Diaz (artista), Carmen Galano Petit (psikoanalista eta Escuela de Psicoanálisis de los Foros del Campo lacaniano guneko kidea) eta Beatriz Herraez (erakusketako komisarioa) izango dira. Erakusketari buruzko hainbat aurkezpen egin ondoren, solasean arituko dira Montehermoson.

Artista gasteiztarrak erakusketan paratu dituen artelanak bere sentikortasunetik datoz, edo gauza bera dena, materialtasunaren eta gorputzaren garrantzi menderaezina ikusten duen norbaitengandik. Materialtasun hori da hain zuzen, halabeharrez egituratua, gai moduan eskaintzen dena, subjektibotasun garaikideari buruzko hausnarketan.

Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button