ARTEA

Artfutura, kultura eta sormen digitalaren jaialdia Huarte Zentroan

Gaur abiatuko dute Artfutura Huarte Zentroan We Live in Public filmaren pantailaratzearekin, 19:00etan. Lan hau Sundance-eko azken edizioko irabazlea eta New Yorkeko MOMAko bilduma iraunkorraren parte da.
Hamar urteko lana eta 5.000 orduko pelikula metraje baino gehiagoren emaitza da pelikula, gure gizartean teknologia digitalaren eragina agertzen duena. Ondi Timoner izan da lanaren zuzendaria.
Eta gaur ere, Javier Mariscal eta Fernando Truebak zuzenduriko Chico y Rita pelikularen errealizazioari buruzko dokumentala egongo da ikusgai.

Bihar, azaroak 5, 3D ArtFutura Show, azken hamabi hilabeteetan ekoiztutako 3D lanik onenen aukeraketa ekimena egongo da. Japonia, Frantzia, Hungaria, Polonia, Estatu Batuak eta Alemaniatik datozen film laburrak ikusiko dira.

Larunbatean, 18:00etan, Futura Graphicsek aukeratutako egungo panoramako animazio eta Motiongraphics lan nabarmenenen sorta aurkezten du. Besteak beste, Andreas Hykade, Masashi Kawamura, Blu, Jeff Lieberman, Eric Gunther, Dvein, Universal Everything-World Design Studioren lanekin.
Horretaz gain, World Wide Work eta Launder my Head piezak ikusiko dira.
ArtFuturak beste behin ere Demoscene-ren eremuan ekoiztutako lan adierazgarrienekin programa monografikoa aurkeztuko du. Irudi eta soinuak sinkronia eta irudimen dosi handiak dira sormen digitaleko honen lanaren ezaugarriak.

Igandean, azaroak 7, 18: 00etan, Flux Music Video Showcase, 3D eta Motiongraphics gazteleraz eta Demos eta Processing tarteak berriz.

Huarte Zentoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button