IKUS-ENTZUN

“Zinema afrikarra: gazteria urbanoa” zikloa abiatu dute Narfarroako Filmotekan

Azaroaren 3an hasi zen Nafarroako Filmotekan Zinema afrikarra: gazteria urbanoa izenburuko zikloa Wùlu (Daouda Coulibaly, Mali, 2016) filmaren emanaldiarekin; azaroaren amaierara arte beste hiru film pantailaratuko dira.

Nafarroako Filmotekaren arabera, “XXI. mende hasiera honetan gertatu den belaunaldi aldaketa irudikatu nahi dugu, eta aldaketa hori Afrikako narratibetan, istorioetan, protagonistetan eta industrietan izan duten eragina aztertuko nahi dugu. Landuko ditugun zuzendariek genero ezberdinak erabili dituzte euren lanetan, melodrama, thriller-a, komedia eta animazioa, besteak beste”.

Hala, ostiralean, azaroak 11, Jenna Cato Bass zuzendarik 2014an estreinatutako Love The One You Love filma ikusi ahalko da. “Telefono erotiko batean operadore gisa lan egiten duen Terri eta txakurrak trebatzen dituen Sandile beraien arteko maitasun perfektuaz gozatzen ari direla ematen du. Ia perfektua zen euren maitasuna, ordea. Benetan, Terrik aske izan nahi du eta Sandilek, aldiz, bere neskalagunak bata bestearekin egoteko sortuak direla aitortuko duen egunarekin amesten du”.

Egitaraua beste bi film hauekin osatzen da: azaroaren 17an, Green White Green (Abba Makama, Nigeria, 2016) eta azaroaren 24an, Hasaki ya suda-Twaaga (Cedric Ido, Burkina Faso eta Frantzia, 2010).

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button