
Roar! kolektiboak erakusketak, kontzertuak eta arte inguruko bestelako ekimenak antolatzen ditu, baina batez ere, ikus-entzunezko proiektuetan dago murgilduta. Egunotan Drive in automatic izeneko proiektua gauzatuko dute bertako kideek.
Drive in automatic ikus-entzunezko esperimentalaren jardunaldia izango da, hots esperimentazio ikusizkoa eta soinuduna, non eskuzko prozedurak ardatz diren, eta baita DIY, birziklapena, berreskuratzeak eta lo-fi ere.
Irudia eta musikarekin lan egiten duten bi artista berezi eramango dituzte Donostiara. Biak ala biak, ikus-entzunezkoen sortzaileak dira, eta beren lanak ikerketa eta esperimentazioan oinarritzen dira, betiere, erreminta errazak, analogikoak, teknologia zaharkitua edota modifikatua erabilita. Javi Álvarez (Néboa) Madriletik joango da eta Krístin Björk (Kira Kira) Islandiatik.
Ekimena ostegunean hasiko da artista biekin egingo den workshop-arekin. Ondoren, Kira Kirak zuzendutako Grandma lo-fi dokumentala pantailaratuko da.
Ostilarean, hilak 26, erakusketa eta merkatu txikia zabalduko dute. Bertan, ilustrazioak, collageak, argazki analogikoak eta bestelako objektu kuriosoak egiten dituzten artisten sorkuntzak ikusi ahalko dira. Horren guztiaren ostean, Kira Kirak eta Néboak kontzertua bana egingo dute.
Blog ikusgarri honetan duzue informazio guztia.