MUSIKA

Sara Zozaya kantariaren kontzertua, Beran

Berako Kultur Batzordeak eta Berako Udalak antolatuta, gaur berton, uztailak 9, Sara Zozaya kantariaren kontzertuaz gozatu ahalko da Herriko etxeko plazan, 19:00etatik aurrera.

Sara Zozaya Donostiako abeslari, sortzaile eta instrumentista gaztea da. Zeresan handia sortzen ari da, hein handi batean bere profil bereziagatik. Mugarik gabeko jakinmin musikala du eta edonoren arimara ailegatzeko gaitasuna dauka bere sorkuntza intimoei esker.

Gaur egungo estiloen eta tokiko soinuen nahasketak, bere proposamena altxor preziatu bilakatzen du, betiere ukitu nostalgiko bat duela. Artistak kontserbatorioan hasi zuen bere bidea akordeoiarekin, rap eta hip hop kontzertuetan ere mugitzen hasi zelarik.
2015ean ailegatu zen bere karrerako lehen kontzertu serioa, eta ordutik, estatu osoan aritu da biran Belako, Listener, Elena Setien eta Berrio bezalako artistekin oholtza partekatuz.

Bere bakarkako estreinua III EP-arekin etorri zen, lan minimalista, non Sarak, ahotsaz eta pianoaz baliatuta, bere bihotza ireki eta emozioz bete gintuen kantaz kanta. Geroago BBK Live festibal ezagunaren BBK Hirian zikloan parte hartu zuen. Rockein lehiaketan sari nagusia lortu duen lehen bakarlaria da, eta Hiriko Soinuak lehiaketak ere saritu du.

Orain, Sara Zozaya (I) azken lana aurkezten dabil. Bere unibertsoa folk pop, lo-fi eta beat elektronikoekin lortzen du. Donostiarrak atmofera ilun eta intimoak, eta asko landutako produzkioa bildu ditu. Lan hori gaur egungo nazioarteko soinu modernoen eta euskal musikaren tradizioaren arteko nahasketa bikaina da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button