ARTEA

Mirian Ocarizen “Gizonen fabrika”

Miriam Ocariz moda diseinatzaileak Gizonen fabrika izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Marzana gunean, azaroaren 18ra arte. Ocariz emakumeek arropen diseinuan iaioa den arren, oraingoan, bere pinturetan, gizonak baino ez ditu bildu, berak asmatutako gizonak, hain zuzen.

Hala, Ocarizek ez du oihalik erabili oraingoan, marrazkiak baizik. Koadroak gizonezko begiradekin josiak daude, eta formatu ezberdinetakoak dira. Begi handiak, so sakonak eta bestelako imintzioak dira gizonezkoon aurpegien protagonistak.

Azpimarratzekoak dira, Gizon kontsumigarriak, erretzeko paperean egindakoak. Paperaren fintasun eta gardentasunaren ondorioz, lanpara gisa aurkeztu ditu artistak. Hala, aurpegi argitsuak dirudite, sabaitik zintzilik.

Oihalak, bestalde, badu bere tokia erakusketan, eskegita dagoen tamaina handi-handiko kamiseta pintatua dela medio.

Informazio gehiago: espaciomarzana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button