ARTEA

Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko deialdia

Gure Artea sariak hainbat modalitatetan ematen dira, eta saria jasotzen duten pertsona fisiko edo juridikoen lanaren ordaina izan nahi dute, bai eta euskal arte garaikideari eta euskal kulturari egiten dioten ekarpenaren aitorpena ere.

Horretarako, batetik sortzaileak saritzen dira, bai beren ibilbide profesionalagatik bai azken urteetan egindako jarduera sortzailearengatik, eta, bestetik, beste agente batzuk ere saritzen dira, arte plastiko eta ikusizkoen arloan izandako jarduera orokor edo zehatzarengatik.

Guztira hiru sari emango dira, modalitate bakoitzean bat: ibilbide artistikoa aitortzeko saria, 25.000 euro; sorkuntza-lana aitortzeko saria, 25.000 euro ; eta ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria, 15.000 euro.

Deialdiaren xehetasun guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button