ARTEA

Rekalde Aretoak Irantzu Yaldeberen irudiak paratu ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Barriek programaren barruan, Rekalde Aretoak Irantzu Yaldeberen erakusketa abiatuko du abuztuaren 28ra arte. Hauxe, Barriek erakusketa-zikloko azken erakusketa izango da.

Irantzu Yaldeberen erakusketak Violets for your fur. Violetas para tu piel. O, más corto, Violets izenburua du eta bertan artistak “azken urteotan egin dituen lan batzuk aurkezten ditu, gehienak duela gutxi sortuak diren arren. Egunero hartutako irudiak dira, Yaldeberen atentzioa abiarazten duten pertsonen eta elementuen argazkiak.”
Artistak nabarmendu duenez “egunero egiten dudan zerbaitekin publikoki erantzuteko erabakia hartu dut (argazkiak atera), eta ekitaldiaren edo gertaeraren erdigunean jarri. Askotan pentsatzen dut nola bizi naitekeen hobeto, eta horrek harremanak izatea, ezagutzea eta aldatzea esan nahi du. Polita da pentsatzea jende askok beste bat izango duela lagun, eta aldi berean nire tolesturetako batzuk partekatzen dituztela”.

Irantzu Yaldebere (Bilbo, 1994) Bilbon bizi eta lan egiten du. Tabakalerako tailerrean parte hartu du, Donostian, Jon Mikel Eubak eta Itziar Okarizek zuzenduta (2018). Leku hauetan erakutsi du bere lana: Okela Sormen Lantegia (2016), Bizkaiko Batzar Nagusiak (2018) eta Galeria Aire (2019). 2022an Bartzelonako Eremuak-Halfhouse egoitzarako hautatua izan da.

Dakizuenez, Barriek erakusketa-zikloak Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten hainbat artistaren lanak aurkezten ditu. Programaren edizio honetan bekez gozatu duten sortzaile hauen lanak erakutsi dira: Jenni Alvarado, Javier R. Pérez-Curiel, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea, Mikel Erkiaga eta Irantzu Yaldebere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button