LITERATURA

Gabriel Arestiren Eguna

Gaur bezalako egun batean Gabriel Aresti jaio zen. Data hauetan, eta bere figuraren inguruan, hainbat ekimen antolatu ohi dira. Bilboko poesia astearen barruan ere bere poemagintzak izan du txoko bat gordea.

Hala, gaur, 19:30ean eta Bidebarrietako Liburutegian, Jon Kortazar Literatur kritikari eta UPV/EHU-ko katedradunak Harri eta Herri liburutik barrena hitzaldia emango du.

Jon Kortazarrek (Mundaka, 1955) Arestiren Harri eta herri lan ezagunena eta eragin gehien izan duenaz hitz egingo du, izan ere, argitaratu zenetik 50 urte betetzen dira urte honetan. Kortazarrek Arestiren lan hori aztertuko du, eta poesia sinbolistatik poesia errealistara eman zuen pausoa, edo Blas de Otero edo Walt Whitman bezalako poetek berarengan izan zuten eraginaz mintzatuko da. 
Saioari amaiera emateko, Rafa Rueda musikariak eta Arkaitz Estiballes bertsolariak Harri eta Herri laneko zenbait poema irakurriko dituzte.

Baina ez dira Gabriel Aresti goratzeko egingo diren ekimen bakarrak: Bilbon ere, Gabriel figura gogoratu nahian, beste ekitaldi batzuk ondu dira, eta hala, urriaren 15ean, Itziar Lakak Gabriel Aresti euskaldun berri izeneko hitzaldia egingo du, Kafe Antzokian. Literatura ibilbidea ere eskainiko da bihar, Arestiren Bilbo izenburupean.

Hemen, Gabrielek berak irakurritako poemak dituzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button