BESTELAKOAK

Amorebieta-Etxanoko emakume artisau eta nekazarien XVIII. azoka

Martxoaren 7an herri horretako Zelaietan parkean ospatuko da emakume artisau eta nekazarien XVIII. azoka. Parte hartuz gero, izena emateko epea urtarrilaren 19tik otsailaren 13ra zabalik egongo da.

Baldintza batzuk jarri dira parte hartzeko, hala nola, azokan ikusgai izango diren produktuak emakumeek eginak izango dira eta emakumeek izango dituzte ikusgai; produktua egiten duen pertsona edo erakundeak egoitza Euskal Herrian izan beharko du eta titularra emakume bat izan beharko da; eta nola ez, artisau produktuak izan beharko dira.

Horra joateko animatzen bazarete, informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button