Irailaren 16tik 22ra, Rataplan jaialdiak herri horretako kaleetan (Eskulturen plaza eta Anaien parkea) doako ikuskizunak eskainiko ditu.
Guztira 12 antzerki-proposamen ikusteko parada egongo da, eta horien artean estreinaldiak ere izango dira. Astelehenean abiatu zen ekimena Siempre Arriba (Galizia) konpainiarekin, eta horren ostean Bardo konpainia (Argentina) aritu zen.
Atzoko egunean, hilak 17, Dacirc (Katalunia) taldeak Davaiii ikuskizuna eskaini zuen, eta La Finestra nou Circ-ek (Valentziako Erkidegoa) 12. Tranbia.
Gaur, asteazkenean, hilak 18, Eskulturen parkean, Studio Actoris & Adrián Schvarzsteinen (Norvegia/Argentina) Dulce hogar sobre ruedas lan ederra eta famatua ikusi ahal izango da.
Ostegunean, hilak 19, Mundo Costriniren (Frantzia) Les Frikis ikusteko abagunea egongo da (18.30ean). Eta egun berean, Eskulturen plazan, Las Sincro konpainiak (Galizia) Ohlimpiadas ikuskizuna eskainiko du, 19:30ean.
Ostiralean, hilak 20, Anaien parkean, Xabi Larrea konpainiaren (Euskal Herria) UP!!! ikusi ahal izango da (18:30ean). Geroago, Eskulturen plazan, Barsantik (Euskal Herria) LJ75/ST75 lana eskainiko du, 19:30ean.
Larunbatean egun handia izango da, eta alde batetik, Eskulturen parkean Su.Ma konpainiaren (Galizia) Glamping (18.30ean) ikusi ahal izango da, eta 19:30ean, La Roca Producciones konpainiaren (Asturias) Zozobra pieza.
Azken egunean, igandean, Dab Dantza konpainiaren (Euskal Herria) Noeud (19:30ean) ikusteko aukera izango da.
Jakingarri guztiak: Rataplan