ARTEA

Ertibil erakusketa ezagutzeko bisitaldia, Montehermoso-n

Ertibil erakusketa ibiltaria Gasteizko Montehermoso zentroan dago ikusgai igandera arte, eta gaur, hain justu, bisita gidatua egiteko aukera izango da, euskaraz.

Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatu ohi duen ekimenaren lehenengo saria Maria Azconak eskuratu zuen 8848 metros izeneko obra batekin, non munduko mendirik altuenean gertatzen den tragedia irudikatu nahi izan duen. Hildakoak omen daude bidean eta hortxe ere garaipenaren ikurra onartzen da, “gure garaiaren onena eta txarrenaren sintomak”. Kristina Losak Concrete izeneko obrarekin bigarren saria eskuratu zuen, eta Oihana Torrek 49 Kubo izeneko lanarekin hirugarren saria.

Ertibil 2014 edizioan 104 obra artistiko aurkeztu ziren, eta guztietatik, Petra Maria Joss, Kepa Garraza, Miren Arenzana, Jaime Cuenca eta Ana Salaverri kideek osaturiko epaimahaiak, 14 obra aukeratu zituen eta beste hiru sari eman.

Artista hautatuak ondokoak dira: Julen Alberdi (Iruñea, 1991), Mikel Azcorra (Sondika, 1995), Jon Ander García (Barakaldo, 1989), Leticia Gaspar (Bilbo, 1982), Álvaro Gil (Corella, 1986), Edurne González (Sestao, 1980), Gontzal Gutiérrez (Miranda de Ebro, 1980), Eduardo Hurtado (Valladolid, 1986), Zaloa Ipiña (Bilbo, 1986), Miriam Isasi (Vitoria-Gasteiz, 1981), Ibai León (Bermeo, 1980), Karlos Martínez B. (Bilbo, 1982), Colectivo IntoYourMind, Andrea Suárez (Avilés, 1980).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button