MUSIKA

Beratu jaialdiaren 4. edizioa egunotan hasiko da

Beratu jaialdiaren 4. edizioa Oñatin izango da, martxoaren 19tik 21ra bitartean. Programazioaren barruan, bost kontzertu eta Markak dokumentalaren emanaldia antolatu dira.

Biharko hitzorduan Markak dokumentalaren proiekzioa egingo da. Berde Produkzioak eta Filmaik ekoiztetxeak elkarlanean aritu ziren Markak dokumentala egiteko. Lan hau, memoriaren aldetik abiaturik, Gernikari buruzko dokumentala da. Filma aurkezteko, Gernikako Jai Alai frontoian, ikuskizun multidisziplinar eta berezi bat eskaini zen: Markak (Gernika 2016) ikuskizuna. Hantxe Bernando Atxaga, Ruper Ordorika, Nebbian, Maite Arroitajauregi Mursego, Aitor Etxebarria eta Ander Mujika izan ziren.
Bernado Atxaga idazleak Markak liburua idatzi zuen eta horren ostean izen bereko dokumentala sortu zen. “Gernikak eta 1937ko bonbardaketak hainbat marka eragin ditu. Bizitzaren joan etorrian inork ez du mundu hau aztarna edo marka propiorik gabe utzi nahi, eta horretarako Hemen egon ginen, egun batean bizirik egon ginen hemen adierazten duten markak uzten ditugu han eta hemen”.
Horren ostean, Habia taldeak kontzertu eskainiko du. Iparraldeko hirukote horrek herri-kanta eta musika klasikoa uztartzen ditu, eta 2021ean argitaratuko duen lehen lana aurkeztuko du Beratu jaialdiaren edizio honetan.

Hurrengo hitzorduak honakoak dituzue: Anna Andreu eta Valls & Band (martxoaren 20an), Aitor Etxebarria eta Verde Prato (martxoaren 21ean).

Datu guztiak: Beratu jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button