ARTEA

Haizea Gomezen argazkiak ikusteko azken egunak Mikelazulon

Etzi bukatuko da Haizea Gomez argazkilariak Errenteriako Mikelazulo Kultur Elkartean paraturiko erakusketa.

Maiatzaren erdialdean inauguratu zen argazki erakusketak etzi, hilak 16, izango du azken eguna.

Gomez autodidakta da eta hauxe da bere lehen erakusketa.Bertara gerturatzen denak gai ezberdinak jorratzen dituzten argazkiak ditu ikusgai, koloretan nahiz zuri beltzean ateratakoa.

Batzuetan testura aurkituko dugu abiapuntu, beste batzuetan foto muntaia eta naturalismora jotzen duten argazkiak ere badaude tartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button