ARTEA

Fernando Golvanoren pinturak eta marrazkiak, Zarautzen

Fernando Golvano (Malatya, Turkia, 1956) artistak Sükrü Karakus izenburuko marrazki eta pintura erakusketa paratu du Zarauzko Sanz-Enean, irailaren 16ra arte.

Golvanoren lanak koloretsuak dira, egitura geometrikoen bidez estrukturatuak. Sanz-Enearen arabera, “egituratutako kaos bat erakusten digu, bertan argi antzeman daitezke trama geometrikoak, zatiak, figura batzuk, itxuragabeko trazuak”. Kolore lauak eta aura hotzak erabili ohi ditu.

Donostian eta Turkian bizitako artista da Golvano, eta bere obraren bitartez forma ematen saiatzen da existentziaren kaosari, hainbat kulturek egin duten lez, erlijioen, filosofien edo artearen bitartez. “Horregatik, formak sortzetik abiatuta (irudia, nahia eta afektua konfiguratuta), hausnartzeko gogoa antzematen da, eta hori sentitu eta ulertu egin dezakegu”.

Hala, Golvanoren lanek pertzepzio isolatua eta autonomoa eskatu ordez, esperientzia bisual eta afektiboa eskatzen dute

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button