LITERATURA

R. M. Azkue Literatura Sarietara lanak bidaltzeko epea hil honetan amaituko da

Euskaltzaindiak R. M. Azkue Literatura Sarietara lanak bidaltzeko epea zabalik du. Lanak abenduaren 30era arte bidali ahalko dira.

Sari horiek antolatzen dira “gure gazte eta gaztetxoak literaturara erakartzeko”. Eta hala, bi genero saritzen dira: narrazioa eta poesia, eta generootan bi maila daude: A maila: 2009, 2010, 2011 eta 2012an jaioak; eta B maila: 2005, 2006, 2007 eta 2008an jaioak.

Sariketa hauetara aurkezten diren lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira, eta ez da onartuko beste lanen baten itzulpen edo moldaketarik. Halaber, ez da onartuko beste inon saritutako lanik. Lanak makinaz alde batetik idatzirik aurkeztuko dira, folio edo A4 neurriko orrietan, eta hiru kopia bidali beharko dira Akademiak Bilbon duen egoitza nagusira.

Sariak 180 eta 300 euro bitartekoak dira narrazioan zein olerkian, eta parte-hartzea bultzatzeko, 500 euroko saria emango zaio lehiaketara ikasle gehien aurkezten duen ikastetxeari. Epaimahaikoen erabakiak 2023ko martxoaren 31 baino lehen iragarriko dira.

Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button