MUSIKA

R eta Señor No taldeek joko dute Urnietan ostiralean

R taldeak Uneak diskoa argitaratu du. Hala, Bonberenea Ekintzak zigiluarekin 9 kantu berri bildu dituzte bertan, "iraganean ainguratu gabe baina sustraiak ahaztu gabe", adierazi duten moduan. 90eko hamarkadaren erdialdean osatu zuten R taldea. Martxa lasaia izan dute beti. 2000. urtean argitaratu zuten 10 abestiz osatutako maketa eta, 2 urte geroago 5 abestiz osatutako EPa atera zuten. 2003. urtean iritsi zen lehen lan luzea "Hedatuz, Metak diskoetxearekin.

Señor No berriz, 1993ko udaberrian eratu zen Buenavista-ko lokaletan (Donostiako punk rock-aren ezinbesteko harrobia), hain zuzen, La Perrera talde mitikoa desagertu eta gero, non parte hartu zuen Xabik (gitarra eta ahotsa). Taldearen influentziak anitzak dira, baina garrantzitsuenak 70eko hamarkadatik datoz (Stooges, MC5, Motorhead,…) eta 77ko punk doinuetatik (Damned, Dead Boys, Ramones, Saints …). Hainbat lan kaleratu eta gero, duela gutxi argitaratu dute Roy Loney-rekin (San Frantziskoko Flamin Groovies taldeko abeslari eta lider ohia), batetik EP bat eta jarraian album luzea Bloody Hotsak diskoetxearekin.

Musik Akts-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button