MUSIKA

Folk jaialdia izango da Diman

Bizkaiko Dima udalerrian Folkean 12 izeneko folk jaialdia egingo da azaroaren 9tik 11ra bitarte. Ekimenaren antolatzaileek askotariko egitarau oparoa ondu dute asteburu folk zale honetan.

Hala, ostiralean, azaroak 9, txalaparta monografiko bat izango da, eta gaztetxean didjeridoo hotsak entzun ahalko dira Iban Nikolairen eskutik.

Egitarauko egunik garrantzitsuena larunbata izango da. Izan ere, egun horretan Kherau, eta Korrontzi eta Oinkari Dantza Taldea izango dira frontoian, 20:30ean. Azken biek Infernuko Hauspoa ikuskizuna aurkeztuko dute. Gaztetxean, halaber, Dead Bronco taldea izango da. Bizkaitarrek country eta rockabilly maisuen doinuak moldatzen dituzte, tartean, Hank Williams, Johnny Cash eta Elvis Presley.

Igandean, azkenik, eguerdi partean kalejira izango da gaitero eta buruhandien partaidetzarekin. Horretaz gainera, 17:00etan, Lenauko Erromeria izango da Argi eta Ikerrekin.

Programaren xehetasun guztiak dima-udala.org webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button