ESZENA

Tartean Teatrok bi emanaldi egingo ditu aste honetan

Tartean Teatrok  bi emanaldi  egingo ditu aste honetan, bi pieza ezberdinak oholtzaratzeko. Hala, maiatzaren 31an, Tafallako Kulturgunean izango dira, 20:30ean, Ghero: azken euskalduna obrarekin. Beste aldetik, maiatzaren 30ean, Bilboko Zazpi Katu Gaztetxean bilduko dira BIBA VOI. Dario Fo eta Franca Rame akorduan, irakurketa dramatizatua egiteko.

Tartean Teatroa konpainiak Euskaltzaindiaren 100. urteurrenaren harira ondu du Ghero: azken euskalduna izenburuko obra. Arriaga Antzokiaren oholtzan aurkeztu zenetik Euskal Herriko hainbat herritan antzezten ari da.
Patxo Telleriak idatzitako gidoia da, Ana Garayren eszenografiarekin, eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Ane Pikaza eta Olatz Ganboa aktoreak dira oholtza gainean aritzen direnak.

Ikusgarrian euskara da protagonista nagusia. Hala, 3000. urtera garamatza Ghero-k eta azken euskaldunaren istorioa kontatzen digu. Euskararen iraupenaren “harridura eta miresmena” erakusten da bertan, “Euskaldunok askotan sentitu dugun euskararen transmisioaren zaman” sakontzen du antzezlanak, euskararen planeta inguruan orbitatzen duten 9 parabola edota antzerki poemen bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button