ARTEA

Sole Gonzalez pintorearen basoak ikusgai Iruñean

Sol Gonzalez pintoreak Paseo por el bosque navarro izenburuko erakusketa paratu du martxoaren 13a bitarte Iruñeko Conde de Rodezno galerian.

Galeriaren izen bera duen plazan dago kokatuta Conde de Rodezno galeria. Izan ere, hamabost urtetan San Anton galeria zena, orain kokaleku berri horretan dago, eta izen berria ere hartu du.

Erakusketari dagokionez, Gonzalez bokazio naturalista duen pintore nekaezina da, eta bere komunikazio-esperientziak erreproduzitzen ditu paisaiaren irudikatze poetikoa erdiesteko.

Hainbat lekutan pintatu ditu bere obrak, batez ere Katalunian. Autodidakta da, eta leku horietako bideak eta atmosferak koloreetara ekarri ditu. Bere pinturetan kalitate estetikoa nabaritzen da. Hori dela eta, paisajista zehatza eta pintore preziosista dela esan daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button