ESZENA

Profesionalek Umore Azokan inskribatzeko epea zabalik dute

Aurtengo Umore Azoka maiatzaren 16tik 19ra bitarte egingo da Leioan, eta profesionalek dagoeneko bertan inskribatzeko epea zabalik dute maiatzaren 3a bitarte.

Azokak Europa eta Amerikako 53 konpainien 54 ikuskizun hartuko ditu, eta bertan parte hartu nahi duten profesionalek maiatzaren 3a baino lehen eman beharko dute izena.

Aurten, 300dik gora eskakizun jaso dituzte antolatzaileek, eta 53 aukeratu, horietatik 20 bat estreinaldiak izango dira.

Antolatzaileen esanetan, zortzi autonomia-erkidegotako (euskal konpainien presentzia nabarmena izango da) eta bederatzi herrialdetako artistek hartuko dute parte, eta ikuskizunak askotarikoak izango dira, hala nola, antzezlanak, zirku eta dantza ikuskizunak, txotxongiloak, clown-ak, eta musika emanaldiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button