ARTEA

Teresa Robles Urdiales artistaren lanak paratu dituzte Bilbao Arten

Teresa Robles Urdialesen proiektu berria (Ignición. amnesia de ese día y cómo sé que existe) pelikula batek, eskulturak, pinturak, argazkiak eta marrazkiak osatzen dute. Izan ere, erakusketaren tituluak azaldu nahi du zelan hasierako ideia batetik, efektuaren bidez, bestelako ideia konplexuago bat sortzen den.

Esan bezala, Ignición. amnesia de ese día y cómo sé que existe erakusketaren barruan dimentsio handietako eskultura bat dago, soinu kanal bi dituen kolorezko pelikula bat eta pintura bat. Sorkuntza prozedura aztertzen da tragediaren ideiatik abiatuta, amodioa eta edertasunaren inguruko argumentuarekin, tropikoan galduriko giro galdu baten baitan.

Hil honen osoan zehar bisitatu ahalko da aipatu erakusketa Urazurrutia kalean kokaturik dagoen Bilbao Arte Fundazioan.

Bilbao Arte Fundazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button