LITERATURA

“Arrutiren banda” Jon Arretxeren azken lana

Aste honetan, Jon Arretxe idazle bizkaitarrak bere azken lana aurkeztu du: Arrutiren banda (Erein). Kasu honetan ia etxetik atera gabe antolatu du obra, izan ere jaioterrian kokatu du trama, Basaurin. “Hasiera-hasieran ageri zaigu konkistatu beharreko altxorra, lapurreta baten fruitu eta urmael batean gordeta omen dagoena. Altxor hori eskuratzeko ahaleginean lehiatuko dira nobela honetako pertsonaia nagusiak. Azpijokoz, intrigaz, gezurrez betetako trama honetan, ezer ez da ematen duena”.
Liburuko istorioa “zinema giroko sekuentziazio batekin” erritmo bizian dago kontaturik eta , “jazarpen grotesko batekin” bururatzen da.

Arrutiren banda osatzen dutenak submundu transgresore horretako jendea da: Urrutxurtu, Delgado eta Ereño, eta protagonista nagusia, Arruti. Baina nortzuk dira tribuko horiek hauek? “Laurak Basauriko institutuan elkarrekin ikasitakoak, Hego Uribeko droga trafikatzailerik handienetakoaren itzalean ibilitakoak aspalditik. Panorama osatzen dute neska mulata batek eta eskultore intrigazale batek, arrazoi ezberdinengatik bandakoen xede bihurtu direnak nahita edo nahi gabe”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button