ESZENA

“Postdatarik gabeko gutunak” piezaren estreinaldia

Nerea Ariznabarreta eta Kepa Errasti aktoreek gorpuztuko dituzte Xake Produkzioak taldearen Postdatarik gabeko gutunak lan berriko pertsonaiak. Getari Etxegaraik zuzendu du pieza berria. Maiatzaren 26an, antzezlanaren estreinaldia egingo dute Tolosako Leidor Aretoan, arratsaldeko 20:00etan.

Eta zein da bertako trama? “Mikelek 5 urte eman ditu preso, eta ordu bete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordu bete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabetetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du idazleak. Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.”

2022an Eusko Jaurlaritzako Produkziorako diru laguntza jaso ostean, laugarren antzezlana estreinatuko dute, asteburu honetan.

“Bakardade lagunduak existitzen dira? Eta bakarrizketa lagunduak? Horixe da Postdatarik gabeko gutunak: bakarrizketa lagundu bat.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button