MUSIKA

“Bigarren saria”, Peiremans+ taldearen lan berria

Peiremans+ bandak iaz iragarri zuen 2016an EP berri bat argitaratuko zuela, urte berean egindako zenbait kontzertuk  izandako harrera onaren ondorioz. Bada, gaur bertan jakinaraz dute, sare sozialen bidez, grabazio berri horren izenburua Bigarren saria izango dela.

Diskoa martxoan plazaratuko dute, baina datorren astelehenean, hilak 8, aurrerapen kantua aurkeztuko dute B Aldea Gaztea irratsaioan, 21:00etan. Diskoaren azala Gorka Gondra ilustratzaileak egina du.

“Ez genuen uste Peiremans+ taldearen berragerpenak horrelako jakin-minik piztuko zuenik. Harrituta bezain hunkituta gaude. Jakinmin horrek, gainera, Euskal Herriko mugak gainditu ditu”, jakinarazi du taldeak ohar bidez, oraintsu amaitu den itzulera-bira txikiaren harira.

Grabazio berriarekin batera, taldeak beste hiru kontzertu egingo ditu: martxoaren 17an, Madrilgo Moby Dick aretoan; martxoaren 18an, Bartzelonako Apolo2 aretoan; eta, amaitzeko, martxoaren 19an, Durangoko Plateruenan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button