ARTEA

Portugaleko Nodar programaren audio-lanak Artelekun

Nodar Rural Art Lab (São Pedro do Sul, Portugal) soinua eta arte eszenikoak ardatz dituen nazioarteko proiektu artistikoak garatzeko programa da. Programa horren sortzaileetarikoa den Luis Costak Nodar-en garaturiko zenbait audio-pieza aurkeztuko ditu bihar, otsailak 15, Donostiako Arteleku zentroan, 18:00etan.

Costak ondoko lanak erakutsiko ditu: A Esposa (Manuela Barile); Passageira da Água (Rui Costa, Maile Colbert); 7 Minutos de Cabras e Homens (Luís Costa), eta G.D. Parada (Duncan Whitley).

“Sorkuntza, teknologia eta ingurune sozial nahiz geografikoa batzen dituen medio pribilegiatu bezala ulertzen du egitasmo honek ikerketa artistikoa”. Hala, 2006tik aurrera, 100 artista egoiliar inguruk parte hartu dute proiektu honetan, eta ekoitzi dituzten lanetan gertuko inguruarekin duten loturak garrantzi handia dauka, “lekuaren identitate, memoria eta, jakina, espazio geografiko eta sozialarekin elkarreraginez”.

Honatx, 2008an Nodar programaren barruan Portugaleko nekazal ingurunean eginiko Marking stones ekintza:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button