ARTEA

Portuetako azken arotzen omenez

Zura eta Ura proiektu fotografiko-literarioa da eta 2021eko irailera arte egongo da ikusgai Bilboko Itsasmuseumen. Proiektu honek, Bizkaiko Erriberako azken arotzak omendu nahi ditu, izan ere, ibaiertzeko arotzeriaren sektorea desagertzen ari da.

“Portuetako polikromia desagertzearen ondorioz, arrantza-portuek berezkoak zituzten ikusmen-aberastasuna eta berezitasuna murriztu egin dira; izan ere, leku bereizgarriak eta gomutagarriak dira munduko hainbat lekutan. Euskadiko arrantza-portuetan, urdina, gorria eta berdea izan dira historikoki kolore nagusiak. Koloreen konbinazio hori, nolabait, bizitza ulertzeko modu baten isla da, denboran zehar sendotuz joan dena nortasun-adierazpen izan arte, eta, hain zuzen ere, identitate horren galera islatu nahi du Zura eta Ura erakusketak”

Erakusketa hainbat argazkik osatzen dute, Konrado Mugertzak, artista eta erakusketa ugaritako komisarioak egin dituenak. Saiakera labur batzuk agertzen dira irudiokin batera, eta ibilbide handiko egileen testuak dira (Leire Bilbao, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Miren Agur Meabe eta Jokin de Pedro).

Proiektua erakusketa ibiltari batek eta argitalpen batek osatzen dute. Konrado Mugertzak zuzendu du, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Laboral Kutxak eta Baskegurrek finantzatuta, eta Itsasmuseuren eta Donostiako Aquariumaren elkarlanari esker.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button