ESZENA

“Txotxongiloen Bideak” Hondarribian

Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak eta Hondarribiko Udalak Txotxongiloen Bideak izeneko egitasmoa martxan jarri dute, eta datozen egunotan, ekimen honek proposatzen dituen emanaldi guztiak Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategian ikusi ahalko dira 19:00etatik aurrera.

Hortaz, uztaila eta abuztuan txotxongiloekin gozatzeko aukera egongo da Hondarribian, talde hauen eskutik: gaur berton, uztailak 2, Andaluziatik datorren Marionetes Buho Teatro taldearen panpinekin gozatu ahalko da. Uztailaren 16an, lurralde beretik datorren Siesta Teatro arituko da. Eta datozen egun guztietan, Kataluniako taldeak izango dira protagonista, izan ere,  uztailaren 30ean, Ne Me Titere Pas arituko da; abuztuaren 13an, Anita Maravillas; eta 27an, Ferran Costaren txotxongiloak.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button