ESZENA

Andoaingo plazak eszenatoki bihurtuta

Maiatzaren 28an, larunbata, goizeko 11:00etatik hasita, Andoaingo plazak antzerki emanaldien eszenatoki bihurtuko dira. Katramila antzerki taldeak Andoaingo udalarekin batera antzerki giroa zabalduko du herrian zehar, eta hala, goizeko 11:00etan, Zumea plazan, Patata Tropikalak magia, antzerkia eta txotxongiloak nahasten dituen Pirata garrapata haurrentzako antzezlana egingo du.

Geroago, 12:00etan eta Bastero plazan, clowna lantzen duen Ganso y Cia taldeak Walkman hitzik gabeko antzerkia egingo du. Renato eta Mediopelo pertsonaiekin lortutako arrakastaren ondoren, -barre-algaretatik samurtasunera eramaten gaituzten egunerokotasuneko heroiak, inozo eta gardenak-, “Walkmanek pertsonaia gogotsu eta maitagarria aurkezten du, bere pertsonaia guztien modukoa, gauza batetik bestera doana, batak bestearekin loturarik ez duten egoera xelebreekin”. Berak dioen moduan “ezertarako balio ez duten trebetasunen erakustaldia” izango da.

Arratsaldean, 16:30ean, Bastero Kulturgunean, Katramila antzerki eskolako haurren emanaldia ere izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button