LITERATURA

“Poesia orduak” gaurtik aurrera Donostian

Euskal Idazleen Elkarteak, Donostia Kulturarekin eta Donostiako Udaleko Euskara Patronatuarekin elkarlanean, irailaren 3an eta 4an, Poesia orduak ekimena antolatu du Victoria Eugenia Antzokian. Sarrera doakoa izango da.

Egitarauaren barruan hitzordu ederrak izango dituzue. Hala, gaur berton, Xabier Lizardi, Esteban Urkiaga eta Xabier Leteren poemetan oinarrituta, Andu Lertxundik eta Antton Valverdek 3 Lak ikuskizuna eskainiko dute Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, 20:00etan.
Emanaldia zuzenean grabatuko da, eta aurtengo Durangoko Azokan Pamiela argitaletxeak salgai jarriko du disko/liburu batean.

Irailaren 4an, berriz, hitza eta musika uztartuko dituen emanaldia izango da Tenpora taldearen eskutik. Hasier Oleaga baterian, Juantxo Zeberio teklatuetan, Itsaso Etxebeste baxuan, Beñat Barandiaran gitarran, Elene Arandia ahotsean, eta horiekin batera Harkaitz Cano eta Karlos Linazasoro errezitatzen jarriko dira. Lan hori ere grabatu egingo da zuzenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button