LITERATURA

Poesia eta Pentsamendua

Balea argitaletxeko lagunak (Felipe Juaristi, Pello Otxoteko, Juanra Makuso eta Aritz Gorrotxategi) ibiltzen dira beti Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldien antolakuntzan, jo eta su, urtero.

Poesiarekiko aurtengo hitzordua ekainaren 12an izango da, Donostiako Victoria Eugenia Clubean, 19:00etan. Errezitaldian Yolanda Castaño galiziarra, azken DK Poesia Saria irabazi duen Beñat Arruti, Aitor Kaltzakorta, Iñaki Irazu eta Oihane Zuberoa Garmendia arituko dira. Jon Makusoren biolinak musika jarriko die lerroei.

Yolanda Castaño galiziarra askotan etorri da Euskal Herrira, eta Materia azken lanari esker 2022an galizieraz argitaraturiko liburu onenaren Kritika Saria eskuratu zuen. Horren ostean saririk preziatuena etorri zen, Poesia Sari Nazionala 2023an.
Eta diogun moduan, DK Poesia Saria irabazi duen Beñat Arrutik Arkeologia haragitan (Balea Zuria) liburutik hainbat poema irakurriko ditu.
Oihane Zuberoa Garmendiak Iruñea Hiria Nazioarteko Poesia Saria irabazi zuen Bidaia (h)ariketak lanarekin. Joan den urtean Bi aldiz iraun argitaratu zuen.
Iñaki Irazuk 2023an argitaratu zuen Zakur Zaunkak liburua. Bere poema narratibo batzuk Javier Muguruzak musikatu ditu.
Aitor Kaltzakortak 2018an Lasarte-Oriako Poesia Saria irabazi zuen, bai eta  XX. Pasaia Hiria-Xabier Portugal literaturako lehen saria ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button