MUSIKA

Dawn Landes country-rock musikari estatubatuarrak Markinan joko du igandean

Dawn Landes musikari estatubatuarrak lau disko argitaratu ditu bakarlari gisa: Dawn Music; Two, three, four; Fireproof; eta Sweet Heart Rodeo. Markinan azken disko horretako kantuak aurkeztuko ditu eta Ray Rizzo (bateria) eta Josh Kaufman (gitarra) musikariak izango ditu aldamenean. Bere musikan country zantzuak entzuten dira, baina baita pop eta rock estiloenak. Izan ere, bere proposamenean estilo anitz biltzen dira, Landes bereziki maite duen Beck musikariak egiten duen moduan.

Horrez gain, makina bat artistarekin jo du zuzenean, besteak beste, Josh Ritter, Suzanne Vega eta Jose Gonzalez. Bere kantuak hainbat telesail eta iragarkitan erabili dituzte, besteak beste, Cuatro telebista kateak emititzen duen House telesailean. Soinu injeniari gisa ere aritzen da.

Ikusi eta entzun behean txertatu dugun bideoa, benetan merezi du-eta!

Markinakoa Euskal Herrian eskainiko duen kontzertu bakarra da.

Uhagonek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button