BERTSOTAN

“Plazara”, bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, beste lurralde batzuetan egiten den moduan, bertsolari gazteei zuzendutako Plazara! bertso zirkuitua jarri zuen joan den urtean bidean, baina bertan behera utzi behar izan zen itxialdiaren eraginez. Aurten ere berdin egingo du eta horretarako izen-ematea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.

Plazara! ekimenaren xedea “gazteen plazaratzean eragitea da eta beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea” da. Hilero saio bat egingo da, barikuetan, eta eskualdez eskualde ibiliko da zirkuitua. Saioa egiten den eskualdeak hartuko du antolakuntzaren ardura, hau da, parte hartzaileak izango dira antolatzaileak. Saio-formatuak denetarikoak izan daitezke, antolatzaileen eta herriaren neurrira eginak.

“Proiektuan parte hartzeko izena eman beharko da eta horren arabera antolatuko dira saioak. Izen-ematea itxi ostean jakingo da zenbat bertsolari dauden prest ekimenean parte hartzeko eta, orduan, zozketa bidez sortuko ditugu saioak. Beti bermatuko da eskualdeko bertsolari bat egotea kantuan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button