MUSIKA

Zea Maysek bilduma bikoitza plazaratu du 20. urteurrena ospatzeko

Zea Mays talde bilbotarrak bi hamarkadako ibilaldia egin du, eta data berezi horren harira, 20 Urte bilduma bikoitza eta oparoa plazaratu du. Bildumak 2015eko  abenduaren 12an Bilboko Kafe Antzokian emandako kontzertua biltzen duen DVDa dakar; DVD horretan, gainera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin jasotako hiru klip ere jasotzen dira.  Horretaz gainera, bildumak erremixes jositako CDa ere badakar.

Guztira, 13 erremix biltzen ditu CDak. Zea Maysen arabera, “erremixetarako, lagunak diren artista handien talentuaz baliatu gara gure abestien nahasketak/erremixak egiteko”.  Taldekideen aburuz, emaitza “sineztezina” da. Hala, erremix horien artean hauexek daude: Las Tea Party-k, Elektrizitatea kantua moldatu dute; El_Txef_a musikari elektronikoak Jaiotza; Belako taldeko Josu Ximunek Hondarretik Ondarroara eta Mamba Beat taldeak Da, besteak beste.

Bilbon grabatutako kontzertuaren harira, kontzertu hartan Zea Maysek gustuko zituen kantuen bertsioak egin zituen, eta bertsionatutako talde horietan aritutako musikariekin jo zuten oholtzan: PILT, Doctor Deseo, Kashbad, Dut… Gogoratu DVD horretan EOSarekin grabatutako beste hiru kantu biltzen direla: Elektrizitatea, Gaur eta Negua joan da ta. “Malkoak eragin dizkiguten gure hiru abestien bertsio zoragarriak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button