MUSIKA

“Bowie eguna” ospatuko dute Donostian

Izar & Star musika-programak Bowie eguna izenburuko emanaldia ondu zuen iragan martxoaren5ean, Bilboko Kafe Antzokian. Gaur, berriz, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean egingo du, 22:00etatik aurrera, oraintsu hildako David Bowie musikari britainiarraren omenez.

Antolatzaileek lan ederra egin dute, oholtzan oso musikari trebeak arituko baitira. Zerrenda luzea da, eta izen azpimarragarriz betea: Zea Mays (gonbidatuekin); Sonic Trash (gonbidatuekin) eta Havoc.

Horiekin batera, ekitaldirako propio osatutako banda bat ere izango da, Space Dukeak: Joseba Irazoki, Petti, Jaime WAs, Iñigo Allnighters, Willy Cherry Boppers…

Azkenik, Javi Pezek eta bere taldeak, David Jones Fans egitasmoa ere aurkeztuko dute: Javi Pez, Paul San Martin (Triz3ps), Alberto Bosch (Parafünk, Lau Behi), Karlos Aranzegi (Bide Ertzean)…
Bowieren benetako izena da David Robert Jones, izan ere, 1965ean, bi single argitaratu zituen The Manish Boys eta Davy Jones & the Lower Third izenekin. 1966an plazaratu zuen, hain, lehenengo singlea David Bowie izenarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button