ARTEA

Planetako akuiferoak babestearen aldeko proposamen artistikoa

Bilbaoartek Malu Hatoum brasildarraren Aquí.Feroz soinu-instalazioa erakutsiko du ekainaren 3a arte. 2021ean beka jaso zuen artista brasildarrak, eta soinu-esperientzia bat proposatu du planetako akuiferoek bizi duten mehatxuaz kontzientziatu ahal izateko.

Aquí.Feroz soinu-esperientzia murgiltzailea da, hainbat bozgorailu soinu-igorle eta soinu-eskultura bihurtzen dira aldi berean, erakusketari, alderdi bisualari dagokionez, azken ukitua ematen diotelarik, kolore urdinez eta berdez inguratuta baitaude. Hatoumek lurralde existentzial gisa deskribatzen du instalazio zentrala. “(…) Soinu-instalazioaren audioak Brasil, Txile, Espainia eta Mexikoko bioma akuiferoetan grabatu ziren Refluxus Kolektiboaren lankidetzarekin. 2021. urte amaieratik aurrera garatzen hasitako soinu-esperientzia hau artistak lantzen jarraitzen duen proiektu irekia da. (…) Artistak Belo Monte presaren ondorioz Brasilgo Xingu ibaiaren inguruko ekosistema laster desagertuko dela eta lurrak desjabetuko dizkietela adierazi nahi du. Malu Hatoumek, akzioaren, ahotsen, soinuen eta musikaren bidez, 2019ko azaroan eraikitzen amaitu zen hidroelektriko honek suposatzen duen mehatxuaren historia kontatzen du.”

Malu Hatoum (Brasil, 1976), soinu-artista, abeslaria, performerra, idazlea eta ekoizlea da. Klauss Vianna dantza garaikideko teknikan eta Arte Integratiboan graduatua. Psikologian lizentziaduna São Pauloko Unibertsitatean eta Soinu Artean Masterra Bartzelonako Unibertsitatean. Refluxus Kolektiboaren sortzaileetako bat da. Bere ibilbidean zehar musika klasikoarekin esperimentatu du, beste gauza askoren artean, eta hau bere ekoizpenean ikerketa-prozesu garaikide gisa islatzen da, hala nola soinu-instalazioak, musika esperimentala eta performancea landuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button