ARTEA

Marta Serna artistaren "Black Sparkle" erakusketa

Marta Serna artistak Bilboko Marzana galeriara ekarri dituen obren oinarria marrazkia da, baina batzuetan, biniloan egindako irudiak, edota metakrilatoan burututako marrazkiak; bideozko animazioak ere ikusi ahal izango ditugu.
Eta hausnarketarako proposatzen dituen gaiak haurtzaroan jokatzen ditugun rolen berrikusketa bat da, eta garai haietako botere bilaketa menpekotasuna lortu ahal izateko.
Honek guztiak umeen balizko inozentziaren gaineko analisia dakar, botere hori adinarekin batera bilatzen den beste kontu bat baita.

Marrazkiak sinpleak dira, eszenariorik gabeko pertsonaiek populatzen dituztenak, nolabaiteko bakardadea eta indibidualismoa markatzen dutenak, umore beltzez blaituta.
Sinpletasunak ere bigarren irakurketa bat luzatzen digu, arte guztiarekin gertatzen den bezala.

Marta Serna artistak ekainaren 2an zabaldu zuen erakusketa hau Bilboko Marzana galerian eta irailaren 15era arte iraungo du.

Marzana galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button