MUSIKA

Oskorriren despedidaren kontzertua

Joan den urtean agur esan zuen Oskorri talde handiak. Kontzertu hunkigarria egin zuen azaroaren 22an Bilboko Arriaga Antzokian. Kontzertu hura grabatu eta orain disko moduan argia ikusi du, gainera oso formatu bitxi eta deigarrian. Hauxe da despedidia da titulua.

Herri musika izan dutelako oinarri, bertan betiko kantak topatuko ditu zaleak, kontzertu guztietan kantatu izan direnak, euskal kantagintzaren barruan betirako tokia edukiko dutenak, eta gure tradizioan gako bilakatu direnak, betiko erroturik izango direnak.
1971an hasi zen Oskorri taldearen ibilbidea eta geroztik 30 disko baino gehiago argitaratu dituzte. Ezin izango dira ahaztu: Euskal Herrian Euskaraz, Gaztelugatxe, Furra-furra…
Horrela, Oskorriren abestiak, denon oroitzapenetan iltzatuta daude, gure ondasun komuna balira bezala.

Lan honetan 45 urteko historia biltzen da, eta joan den urtean zuzenean grabatutako kontzertua DVD eta CD formatuetan eskaintzen da orain. Era berean, ibilbidean zehar egindako grabaketa eta kolaborazio ineditoz osatutako bigarren CD bat ere badator.
Betiko Oskorri duzue hor!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button