LITERATURA

Asteartean Rock-a eta Literatura eztabaidagai Bidebarrietako Liburutegian

Benjamin Prado (Madril, 1961) idazlea eta poeta, eta Gari (Legazpi,1964) abeslaria, Joseba Martin kazetariarekin arituko dira rock-aren eta literaturaren arteko erlazioaren inguruan. Abestietan literaturarik dagoen, lehenengo letra ala musika den, edo musikagile bat idazlea den jakiteko parada izango da.

Benjamin Prado liburu eta abesti letren idazlea da, Cuando aprieta el frío, Joaquín Sabinak abesten duen kantaren idatzi zuen adibidez. 2009. urtean kantautore beraren Vinagre Rosas diskoan parte hartu zuen eta hortik Romper una canción liburua atera zuen.

Iñaki Igo Garitaonaindia, Gari, urteak daramatza abestien letrak idazten. Hertzainak taldearen abeslaria, orain, bakarkako lana egiten du, 1997tik sei disko atera dituelarik. Horrez gain, Bernardo Atxaga, Jon Maia edo Edorta Jimenez bezalako idazle eta poetekin aritu izan da, besteak beste.

2007ko urtarrilean Eztabaidak literaturarekin egitaraua martxa jarri zenetik, idazle bikoteen arteko elkarrizketak jaso ditu Bidebarrietako Liburutegiak, hala nola, Harkaitz Cano, Juan Manuel de Prada, Unai Elorriaga edo Ana Maria Moix.

Literaturari buruzko elkarrizketa-solasaldiak hilero burutzen dira, astearteetan arratsaldeko 19:30tatik aurrera.

Honako hau urteko seigarren hitzordua da eta denboraldiaren azkena. Izan ere, zikloaz gozatzeko irailera arte itxaron beharko da.

Bilboko Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button