
Artium Museoak Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957–1979 izeneko erakusketa abitu du ekainaren 5era arte. Mikel Onandiak, Rocio Robles Tardíok eta Sergio Rubirak ikertu eta komisariatu dute.
Ekimenaren ezaugarri nagusiak “hezitzeko asmoa eta artearen testuinguruan ikerketarako eta topaketarako espazioak sortzeko borondatea” dira.
Honela dio Jorge Oteizak Quousque Tandem…! (1963) liburuan: “Guk ezin dugu ikerketaz hitz egin, ez baitugu ez elkartzeko tokirik, ezta pentsatzera biltzeko leku sinple bat ere”.
Eta baieztapen hori abiapuntu hartuta, erakusketa honen helburua honako hau da: “Euskal Herriko jendearen hazkunde soziopolitiko, kultural eta intelektuala ahalbidetuko duten topaguneak sortzeko dei horri erantzutea. Erakusketak 1957-1979 bitartean egindako hezkuntza-proiektu batzuk berreskuratzen eta biltzen ditu, Oteizak orduan seinalatu zuen argudio bera ─hots, premia─ aldarrikatzeko”.
Erakusketak hainbat kezka argitu nahi ditu: “abstrakzioaren eta figurazioaren arteko eztabaidak, arteen integrazioaren defentsa, arte-irakaskuntza berritzeko premia edo artearen funtzio sozialaren eta garrantziaren aitortza, non haurrak arreta berezia jasotzen duen subjektu eta hartzaile gisa. Horrekin, euskal arte garaikidearen sorrerako gertakari haietara hurbilketa bat egitea proposatzen da, artista hezitzaile bihurtzeko prozesuetatik eta arte-irakaskuntzatik abiatuta oraingo honetan, baina bi ardatzok garaiko testuinguru historiko-sozialetik aztertzea ahaztu gabe.”
Erakustearekin batera hainbat jarduera paralelo antolatu dira.
Datu guztiak, Artium Museoak dauzka.



