IKUS-ENTZUN

“Amets bat marrazten” erakusketa, FANT jaialdiaren eskutik

Aurten, FANT jaialdiak bere 30. urteurrena ospatuko du eta maiatzera arte programazio berezia ondu du. Aste honetan izango dan ospakizun horietako lehen ekitaldia.

Lehen proposamena Amets bat marrazten erakusketa izango da, Bilboko Ibaiondo-La Bolsa Udaltegian abiatuko dena. Bertan, Pablo Berger zuzendari bilbotarraren Robot Ametsak film sarituaren sortze-prozesua ezagutu ahal izango da.

Erakusketaren inaugurazioa urtarrilaren 10ean izango da, 19:00etan, eta hor, Kike Infame diseinatzaile grafikoak gidatutako hitzaldi dinamikoa egingo du, “gaur egungo animazioan dauden sortzaile eta profesionalekin batera sektorearen egoera” ezagutarazteko.  Bertan José Luis Ágreda (Robot Dreams filmaren Zuzendari artistikoa), Ivan Miñambres (Uniko-ko Ekoizlea), eta Sonia Estévez (Zine zuzendaria) adituerk parte hartuko dute.
Geroago, 20:30ean erakusketaren bisita gidatu berezia erakusketaren komisarioa eta filmaren arte zuzendaria den Jose Luis Ágredarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button