BERTSOTAN

Pello Mari Otaño zizurkildar bertsolariaz

Ombuaren itzala filmaren proiektua ezagutzera emango dute Zalduondon, hilaren 18an. Bertan, Joseba Barriola eta Patxi Bisquert izango dira, eta Iratxe Ibarra eta Oihane Perea bertsolariak arituko dira saio bat egiten. Aurkezpen ekitaldi honetan hizlaria Patxi Bisquert aktorea izango da. Zizurkildarra bera, La fuga de Segovia, Tasio edo Akelarre pelikuletan egindako lanekin nabarmendu zen. Eguzki Art Zinema ekoiztetxea dago ekimen honen atzean eta Patxi Bisquert da bultzatzaile nagusia.

Filma Pello Mari Otaño zizurkildar bertsolariaren inguruko lana da, bere bizitza eta lana zabaltzea helburu duena. Pedro Mari Otaño 1857an Zizurkilen jaio eta Argentinan hil zen, 1910ean. Haren bizitzako azken urteetan oinarrituko da filma, 1890etik 1910era bitartean. Baserrian jaio zen, eta garaiko hainbat herritarrek bezala, Latinoamerikara emigratu zuen. XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierako gizartea ere islatuko du filmak.

Auzolanean bildu nahi da filma egiteko behar den dirua eta hainbat herritan ari dira egiten ekimenak finantziazio hori lortu ahal izateko. Bisquertek egin du gidoiaren egokitzapena baina Koldo Izagirreren testuetan oinarrituta dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button