BERTSOTAN

Alaia Martin onena izan da Amurrioko finalaurrekoan

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoa Amurrioko Bañueta kiroldegian jokatu zen larunbatean, Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran, Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Alaia Martin Etxebeste eta Onintza Enbeita Maguregi bertsolarien presentziarekin.

Guztien artetik nabarmendu zena Alaia Martin izan zen, 676 punturekin. Atzetik Aitor Bizkarra 651,5; Oihana Iguaran 632,5; Onintza Enbeita 632,5; Agin Laburu 624; eta Miren Artetxe 595,5 lotu ziren.

Bigarren itzuliko lehenengo saioa izan da Amurriokoa eta horren ostean beste bi jokatu behar dira: bata, azaroaren 26an Baionan; bestea, abenduaren 3an Bilbon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button