LITERATURA

Emozioak eta haurrentzako poesia

Apirilaren 2an, Umeen Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzen da, eta Bizkaiko Foru Aldundia duela lau urte hasi zen efemeride hori ospatzen Irakurleak Eraikitzen izeneko jardunaldiekin.

Bosgarren edizio honetan, eta betiko legez, umeen artean irakurzaletasuna sustatu nahian,  Irakurleak Eraikitzen saioa atondu da berriz, emozioak eta literatura lotzeko helburuarekin.

Hala, apirilaren 3an, Madeleine Perfecta eta Markel Bárcena adituek munduko umeentzako mezuaren irakurketa egingo dute. Geroago, Begoña Ibarrola idazleak eta terapeutak emozioen bidez hezterakoan irakurketa den bitartekoari buruzko gakoak azalduko ditu.

Apirilaren 4an, gai nagusia umeen poesia izango da. Umeen eta haien munduarekin zerikusia duten pertsonaia ospetsu batzuen lekukotzen proiekzioak argi erakutsiko du poesiaren eta hezkuntza emozionalaren artean dagoen erlazio estua.
Egun horretan ere, poesia errezitaldia atondu da, eta Arymux konpainiako aktoreek autore batzuen poemak (Leire Bilbao, Gloria Fuertes, Fernando Pessoa edo Ángela Figuera) errezitatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button