Azaroaren 7, 14, 21, 28an, eta abenduaren 5ean izango dira Mila Musika Haria jaialdiak ondu dituen kontzertuak.
Gitarrak eta hari-instrumentuak izaten dira protagonista kontzertu-ziklo horretan. Gaur, azaroak 7 abiatuko da ekimena, 19:00etan, Bertendona Institutuan, Dúo Boreal taldeak eskainiko duen Notas de ellas kontzertuarekin. Hilaren 14an, Juan José Robles musikariaren txanda izango da. Juan José Robles musika herrikoi eta tradizionalen inguruan ibilbide luzea duen musikaria da, eta musika klasikoarekin eta flamenkoarekin harremana izan du beti.
21ean, Juan Crisóstomo De Arriaga XIII. Gitarra Lehiaketaren irabazleak arituko dira. Erika Takada japoniarra Euskadiko eta Nafarroako ikasle interprete onena izendatu dute eta gaur egun Eduardo Baranzano eta Unai Insaustirekin ikasten ari da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.
Eta hilaren 28an, Ana Crismán musikariak Arpaora aurkeztuko du. Bertan, abangoardiaren eta tradizioaren artean mugitzen diren musika-konposizioak kaleratu ditu, flamenkoa sonoritate berrietara zabalduz.
Musika ziklo honi amaiera emateko, Peter eta Zoltan Katona anaia hungariarrek osatutako bikote ospetsuaren emanaldia eskainiko da. Bikote hori garai guztietako gitarra bikote bikainenetako bat da.
Xehetasun guztiak hemen dituzue.
